XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Saltzailea naiz.

Urdaiazpikoak, kuadernoak, bonbilak... saltzen ditut goiko San Giorgion.

- Orduan, zalantzarik gabe, zeu zara irabazlea.

Ehun milioi! Zorionak, bihotz bihotzez.

- Eskerrikasko, eskerrikasko....

Bislunghi jaunak ez zekien sinestu ala ez, baina oso pozik zegoen eta taberna batetan sartu behar izan zuen baso bat ur edatera.

Ura edan zuenean gogoratu zen inoiz ez zuela loteriarik erosi.

Irratiko gizonen hutsegiteren bat izango zela pentsatu zuen.

Pinotxo etxera joan zen korrika, sudurra hazten zitzaion bitartean.

Mahaia bukatzeko behar zuen hainbat egur eman zion sudurrak: ez gehiago eta ez gutxiago.

Mahaia bukatu ondoren eskubilatu arotzen eskubila edo zepilua pasa zuen eta kito.

Auskalo zenbat kostatuko zitzaion mahai hura erostera joan izan balitz!.

Etxean behar zituen haltzariak egin zituenean, egurra saltzea pentsatu zuen.

- Egurra saldu eta aberastu egingo naiz.

Esan eta egin.

Hain azkar asmatzen zituen gezurrak, asmatu ere, almazen handi baten jabe egin zen denbora asko baino lehen.

Ehun langilek eta hamabi kontablek egiten zuten lana almazenean.

Lau auto eta bi autobia erosi zituen.

Autobiak ez zituen paseatzeko behar izaten, egurra garraiatzeko baizik.

Atzerrira ere saltzen zuen egurra, Frantziara eta Burlandiara.

Gezurra hemendik eta gezurra handik, sudurra etengabe hazten zitzaion.

Gero eta gehiago ari zen aberasten Pinotxo.

Bere almazenean hiru mila langile eta bostehun kontable zeuzkan.

Baina hainbeste gezur esanaren poderioz, fantasia agortzen ari zitzaion.

Gezur berri bat nahi zuenean, kalera irten behar izaten zuen besteren gezurrak entzutera; haur eta handien gezurrak, denak zituen beharrezko.